translate

martes, septiembre 24, 2013

Euskeraz T
En castellano T

Euskeraz
En castellano

martes, mayo 06, 2008

Blogger

Gaur bloggeren formatua aldatzen saiatu naiz, baina ez zait batere erraza egin. Nire helburua testua panailaren zabalera gehiago hartzea zen baina ez dut lortu. Letraren tamaina pixka bat txikitu dut, lerroak hain laburrak ez izateko, eta gutxi gehiago.
HTML eta CSSa aldatu behar da, baina ez dago oso ongi dokumentaturik eta lio bat da, edukiaren zabalera haunditu dut, baina honela alboko barra ez zen ongi geratzen, beraz dagoen bezala utziko dut, ez nago honekin denbora galtzeko.
Pena da niretzat bloga pantailaren erdia bakarrik hartzea, honela orria luzatuz. Ez dut esaten 1024 pixeleko pantaila baten zabalera guztia hartzea, baina bakarrik 400 oso gutxi da.
Beno, kexatu eta gero lanera berriz.
Ikusi arte

lunes, mayo 05, 2008

Blogak hezkuntzan

Bilatu blog batzuk eta aztertu harremana:

• Irakasle-ikasle

Blog hauek normalean, irakasleek edukiak banatzeko erabiltzen dituzte. Adibidez: Teknotoki Blog honetan denetarik dago, gehigarriak, jarduera proposamenak, eab.

• Ikasle-ikasle

Iturrama institutuko blog honetan ikasleek irakurritako liburuen iruzkin bat egiten dute: Iturramako blogak
Hala ere, ez nuke esango ikasle-ikasle bloga denik. Baizik eta ikasleek irakasleak esanda egiten dutena. Iturrama institutuko web-ean blog gehiago ere ikus daitezke.

• Irakasle-irakasle

Nahiz eta gazteleraz egon, uste dut Docencia oso adibide ona
dela. Beraz ez da blog bat, baizik eta blogen post interesgarrienak biltzen dituen programa. Hemen azaltzen diren blogetan irakasleek beste batzuentzat interesgarria izan daitekeen informazioa eta esperientziak aipatzen dituzte.
Hezkuntaren inguruko informazioa azaltzen da batez ere.

• Familiak?

Ez dut aurkitu.

Orokorrean oso zaila izan da euskeraz blogak bilatzea. Uste dut oraindik interneten lan haundia egin behar dugula euskaldunok, eta bereziki irakasleok.




Blogaren erabilera nire arloan, teknologian, oso egokia ikusten dut garatzen ditugun proiektuen informazioa plazaratzeko. Proiektuen metodologian lehengo arazoa zehazten zaie, gero informazioa bilatu behar dute eta proiektua definitu, hurrengo etapan proiektu hori eraiki beharko dute.
Beraz, oso interesgarrai da erabiltzea bilatzen duten informazio hori idazteko eta proiektuaren sekuentzia deskribatzeko. Lan hau ez zaie asko gustatzen, bain blog batean eginez gero, seguruaski modu atseginago batean egingo zuten.
Hau da, lehenego post-ean arazoa zehaztu beharko dute, eta hurrengoetan arazo hori ebazteko bilatzen duten eta behar duten informazioa idatziko dute.
Bukatzeko proiektu hori nola egin duten eta atera dituzten ondorioak idatziko zuten.
Bidean ikaskideek komentarioetan, zalantzak edo beste ideiaren bat aipa daiteke. Irakasleak ere zuzenketak egin ditzake hemen.

Beste aukera bat, ikasle bakoitzari (edo taldeka) zerbaiten inguruan artikulu bat egitea eskatu ahal zaie, eta artikulu hori blogean jarri.

Sistema eragilea

Software askearekin jarraituz, erabiltzen dudan sistema eragilea aurkezten dut:Kubuntu. Gainera orain dela gutxi 8.04 bertsio berria atera da.
Sistema honek KDE Mahigaina erabiltzen du. Hemen mahigainaren irudi bat ikus dezakezue.



Sistema ia osotara dago euskaratuta, beraz probatzera animatzen zaituztet. Behin instalatuta behar ditugun programa guztiak daude instalatuta, ez da, normalean, ezer gehiago instalatu behar. Badugu gure "suite" ofimatikoa, internet arakatzeko programa, posta elektronikoa, eab.

Hala eta guztiz ere beste GNU/Linux sistemak daude interneten zehar.Linux Wikipedian ere bere orria badu.

Laister arte!

jueves, mayo 01, 2008

Ezinbesteko Softwarea

Software Askearekin jarraituz, ezinbestekoak diren programa batzuk aipatuko ditut:
OpenOffice.org Ofimatikako programa askeak. Testu prozesadorea, kalkulu orria, aurkezpenak egiteko programa, datu basea, marraztekoa, matematikako formula editorea,... Gainera ISO estandarra den ODF formatua erabiltzen du. Beraz nahi duen edozein programadore formatu honetan gorde edo ireki dezakeen programa egin edo moldatu dezake.
Mozilla Firefox Internet arakatzailea.
Mozilla Thunderbird aurrekoaren anaia posta elektronikoa kudeatzeko programa.

Beno hauekin nahiko izango da gaurkoz. Probatzera animatzen zaituztet.

Heldu dezagun askatasuna eta monopolioa eta multinazionalak garai ditzagun!

martes, abril 29, 2008

Aurkezpena

Kaixo guztioi,

Nire lehenengo sarrera honetan, eta seguruaski hurrengoetan ere, Software Askeari buruz idatziko dut.

Jarraian wikipediatik ateratako definizioa agertzen da.

Software librea (ingelesez, free software), eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea da. Internet bidez doan edo beste medio batzutan banaketa ordainduz eskuratu ahal izaten da. Dena dela, azken hau ez da derrigorrezkoa, eta libre egoera hori mantenduz ere, saldu egin daiteke. Era berean, doako softwarea (freeware) ere iturri-kodearekin batera banatzen da batzutan. Baina freeware ez da software librearen berdina, moldatzeko eta banatzeko aukera eskaintzen ez den kasuetan bederen.

Softwarea librea dela esan ohi da hurrengo lau eskubide hauek betetzen dituenean:
- Helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea (psribatua, hezkuntza, publikoa, komertziala, eta abar).
- Aztertu eta aldatu ahal izatea (horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal izatea).
- Kopiatu ahal izatea.
- Hobetu, eta hobekuntzak horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.

Ezin dira nahastu, hala ere, software librea eta jabetza publikoko softwarea. Azken honek ez du lizentzia beharrik eta guztiona dela esan daiteke.