Gaur bloggeren formatua aldatzen saiatu naiz, baina ez zait batere erraza egin. Nire helburua testua panailaren zabalera gehiago hartzea zen baina ez dut lortu. Letraren tamaina pixka bat txikitu dut, lerroak hain laburrak ez izateko, eta gutxi gehiago.
HTML eta CSSa aldatu behar da, baina ez dago oso ongi dokumentaturik eta lio bat da, edukiaren zabalera haunditu dut, baina honela alboko barra ez zen ongi geratzen, beraz dagoen bezala utziko dut, ez nago honekin denbora galtzeko.
Pena da niretzat bloga pantailaren erdia bakarrik hartzea, honela orria luzatuz. Ez dut esaten 1024 pixeleko pantaila baten zabalera guztia hartzea, baina bakarrik 400 oso gutxi da.
Beno, kexatu eta gero lanera berriz.
Ikusi arte
Suscribirse a:
Comentarios de la entrada (Atom)


1 comentario:
Egun on Asier!
Zer moduz?
Maite naiz, elkarrekin ikasi genuen institutuan, gogoratzen zara? ez nekien zu ere hezkuntza munduan lanean zeundenik, hau sorpresa! ni ere hementxe nabil, ikastaro honi bukaera ematen (badakizu, beste blog batean mezu bati erantzuna ematen).
Ez dut ongi ulertu zer arazo duzun pantailarekin, nik pantaila osoan ikusten baitut zure bloga, gainontzekoak bezala. Gainera oso aurkezpen argia eta ulerterreza erabili duzula iruditzen zait.
Momentuz gehiagorik ez, hurrengoa arte!
Publicar un comentario