translate

lunes, mayo 05, 2008

Sistema eragilea

Software askearekin jarraituz, erabiltzen dudan sistema eragilea aurkezten dut:Kubuntu. Gainera orain dela gutxi 8.04 bertsio berria atera da.
Sistema honek KDE Mahigaina erabiltzen du. Hemen mahigainaren irudi bat ikus dezakezue.



Sistema ia osotara dago euskaratuta, beraz probatzera animatzen zaituztet. Behin instalatuta behar ditugun programa guztiak daude instalatuta, ez da, normalean, ezer gehiago instalatu behar. Badugu gure "suite" ofimatikoa, internet arakatzeko programa, posta elektronikoa, eab.

Hala eta guztiz ere beste GNU/Linux sistemak daude interneten zehar.Linux Wikipedian ere bere orria badu.

Laister arte!

No hay comentarios.: